30 urteren ondotik itzaletik argitara atera dute Bertizko beirate modernista

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 28a, 08:45
Zaharberritze lanen ondotik itxura bikaina hartu du Bertizko beirateak.

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

Nafarroako Gobernuak, Bianako Printzea erakundearen bidez sustatu ditu Violeta Romero errestauratzaile teknikoak zuzendu eta Harri(d)ura eta Vitrales Mikel Delika espezialdutako enpresek egindako zaharberritze lanak. 33.000 euroko aurrekontua izan dute horretarako. 26 panel zaharberritu dituzte, gainaldeko 13ak ia bi metro luzekoak eta beheitikoak ttikiagoak.

 

Bertizko argia erakusketa

Orain, ‘Bertizko argia’ erakusketa zabaldu dute martxoaren 17tik irailaren 29ra, zaharberritze prozesua nolakoa izan den eta Bertizko jauregiko, kaperako eta Aizkolegiko jauregiko beirateak ikusteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun