Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak eskainiko dituzte Saldiasen

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 6a, 07:30
Saio praktikoak izanen dira.

Osasuntsu jaten ikasteko, sukaldaritza makrobiotikoari buruzko lau tailer praktiko eskainiko dituzte Saldiasen. Gehienez zortzi pertsonako taldeak izanen dira eta larunbatetan bilduko dira, 10:30etik 16:00etara. Saio bakoitzeko 55 euro ordaindu beharko dira (bazkaria barne).

Saioak martxoaren 23an hasiko dira eta lehendabiziko tailerrean zereal integralak izanen dituzte hizpide. Apirilaren 13an barazkiak izanen dituzte langai. Hirugarren saioa maiatzaren 11n izanen da eta lekaleak eta proteina begetalei buruz solastatuko dira. Ekainaren 1ean plater orekatuak egiteko gakoak azalduko dituzte. Tailer bakoitza beregaina, independentea, izanen da. Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko ahinitz@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo 652 75 08 17 telefonora dei daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun