Ogasunarekiko betebeharretan zuzen ibiltzeko ikastaroak antolatu ditu Cedernak Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 23a, 11:00
Arizkunenean eskainiko dituzte bi ikastaroak.

Martxoaren 26an eta apirilaren 2an eskainiko dituzte Arizkunenean

Cederna-Garalur erakundeak bi ikastaro antolatu ditu Elizondoko Arizkunenean Ogasunarekiko betebeharretan zuzen ibiltzeko. Martxoaren 26an, asteartean 10:00etatik 14:00etara ‘Ogasunarekin zuzen ibiltzeko zure paperak antolatu’ ikastaroa eskainiko dute eta apirilaren 2an, asteartean 10:00etatik 12:30era, ‘Ogasunarekin tramiteak online nola egin Ziurtagiri Digtalarekin eta fakturen diseinua’ ikastaroa.

Izena emateko baztan@cederna.es helbide elektronikora idatzi behar da edo Marian Zestau Baraibar, Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko Enplegu eta Garapen Agentziako teknikariarekin harremanean jarri, 948 580561 edo 606 408613 telefonora deituz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun