Sanferminak antolatzen hasteko batzorde irekia bilduko da martxoaren 29an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 12:00
Sanferminak prestatzen hasiak dira Lesakan. Ortziralean batzorde irekia izanen dute.

Ortziralean 18:00etan udaletxeko pleno aretoan 

Lesakako Sanferminak antolatzen hasteko lehen batzorde irekia eginen dute martxoaren 29an, ortziralean 18:00etan udaletxeko pleno aretoan. Gogoratu behar da bestetako programaren azalaren eta kartelaren lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dagoela apirilaren 12ra arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun