Hilabetea akitzeko Asteburu Kulturala antolatu dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 26a, 15:46
Igandean artisaua feriaren eta gazta lehiaketaren hamabigarren edizioa eginen dute.

Azken igandean artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamabigarren edizioa eginen dute 

Ekitaldiz gainezka dator aurten ere Asteburu Kulturala, hilabeteko azken igandekoferiarekin borobilduko dena.

 

Martxoak 29, ortziralea

16:00etatik 19:30era haurrendako puzgarriak frontoian, Espectaculos Colorinen eskutik. 17:00etan haurrendako txokolate beroa. 19:00etan  ipuin kontalaria Ulibeltzak Elkartean. Ameli eta xirrikituen jostunek izango da, Amaia Elizagoienen eskutik.  Ondoren afari autogestionatua.

 

Martxoak 30, larunbata

08:30ean Mendi-itzulia Zumalekura. Irteera plazatik izanen da. Arretxekobordatik atera nahi duenak 09:15ean bertan egon beharko du. Zumalekura ailegatzerakoan denentzat gosaria izanen dute. (Fonda Ostatuan helduek 5 euro eta haurrek 3 ordaindu beharko dute). Goiz-arratsaldez, haurrendako puzgarriak frontoian. 16:00etatik 19:30era haurrendako puzgarriak frontoian, Espectaculos Colorinen eskutik. 17:00etan haurrendako merienda izanen da eta mus, txintxon eta partxis txapelketak Ulibeltzak Elkartean. 21:30ean afaria Ariztigain kanpinean (apuntatzeko epea martxoaren 28a Fondan).

 

Martxoak 31, igandea

10:00etatik 14:00etara XII. gazta lehiaketa eta artisau feria. 11:30ean herriko haur dantzarien emanaldia. 16:30etan artisau feria. 19:00etan gazta lehiaketako sari-banaketa eta zare eta gazta erdien zozketak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun