Musikoterapia tailerra Donezteben otsailaren 1ean hasita

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 25a, 19:00
Ikastaroa Haizea Loirak eskainiko du.

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.

Musikaren bidez «autoezagutza bultzatzeko, norbere potentziala garatzeko eta jabekuntza prozesua sustatzeko» helburua duen musikoterapia tailerra eskainiko dute Donezteben. Guztira hamar saio izanen ditu ikastaroak; zehazki, otsailaren 1etik apirilaren 12ra ortziraletan,  20:00etatik 21:45era, Herrigunean bilduko dira. 

Emakumeei bideraturiko ikastaroa da eta Haizea Loira izanen da musikoterapeutak eskainiko du. Parte-hartzaileek ez dute aurrezagutza musikalik behar. Gehienez 12 lagun hartuko dira eta izen-emateko 70 euro ordaindu beharko dituzte (doneztebarrek 60 euro).

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun