Erremonte txapelketako finalak jokatuko dituzte ortziralean Labriten

Ttipi-Ttapa api 09, 13:00

Euskal Jai Erremonte Fundazioak eta E•remonte enpresak antolatutako Iruñeko Alde Zaharreko XII. erremonte profesionaleko txapelketa - Construcciones Mariezkurrena Sari Nagusiaren finalak jokatuko dituzte apirilaren 10ean, ortziralean 18:30ean hasita Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen mailan Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrak, iaz txapeldun izan ziren Matxin III.aren eta Ionen kontra ariko dira eta promozio mailan, Koteto Ezkurra III.a doneztebarra eta Markel Leatxe donamariarra, Jon Sagaseta iruritarraren eta Baztanen kontra.

Txoli Sainz de la Maza Orrantia

Malerreka: Doneztebe

2026ko apirilaren 7an hil zen.