Doneztebeko bestak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Ttipi-Ttapa 2026ko apirilaren 1a

Kartelek Doneztebeko bestetako giroa islatu beharko dute.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek apirilaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak

Pixkanaka hurbiltzen ari dira sanpedroak, eta horren seinale, udalak bestak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute aurten ere. Dagoeneko aurkeztu daitezke lanak eta apirilaren 29an 14:00etan bukatuko da lanak bidaltzeko epea. 

A2 tamainako lanak aurkeztu beharko dira eta lana egiteko prozedura librea izanen da. Hori bai, irabazleak teknika digitalak erabiltzen baditu USB batean entregatu beharko du lana. 

Kartelak herriko etxean aurkeztu behar dira eta posta arruntez edo eskutan eraman daitezke. Aurkeztutako lanekin gutun azal bat atxiki beharko da honako datuekin: izen abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. 

Lanak aurkezteko epea bukatzean, erakusketa egin dute eta herri bozketa bidez erabakiko dute irabazlea zein den. 250 euro hartuko ditu saritzat irabazleak, eta gainerako parte hartzaileen artean 50 euroko saria zozketatuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun