ERREKAREN EGUNA 2017

ERREKAREN EGUNA 2017

Erabiltzailearen aurpegia Asteburu honetan Errekaren Eguna ospatzen dugu! Etorri guregana!!!

Erreka: Mendiaren Eguna

Erreka: Mendiaren Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Abenduaren 18an, igandea, 18:00etan eta Doneztebeko Frontoian, Simone Moro italiarra, Ali Sadpara pakistandarra eta Alex Txikon euskalherritarra izanen ditugu, Errekaren Mendiaren Egunaren barrenean. Sekulako apustua egin du Errekak, baina erran behar da urte aunitz daramazkigula goi mailako mendizaleak Doneztebara ekartzen: 2000 : Pitxi Eguillor 2001: Gerardo Plazari omenaldia 2002: Jose Ramón Aguirre ( Marron) 2003: Juanito Oyarzabal 2004: Alberto Iñurrategi 2005: Iñaki Otxoa de Olza 2006: Pou Anaiak 2007: Edurne Pasaban 2008: Mikel Zabalza 2009: Patxi Goñi 2010: Juan Vallejo 2011: Carlos Pauner 2012: Alex Txikon 2013: Alex Txikon 2014: Denis Urubko 2015: Carlos Soria Aurten, erran bezala, goi mailako hiru mendizale izanen ditugu. Bertan Nanga Parbat-en, munduko 9. mendi garaiena dena, lortutako erronkaren kontakizuna egiten, izan ere, Nanga Parbat neguan igo baitzuten eta sekulako lorpena bezala hartu izan da mundu osoan, hauek igo arte, K2 rekin batera azkeneko biak zirelako neguan igo gabeak 8000m.-koen artean. Simone Moro eta Tamara Lunger bere aldetik eta Alex Txikon eta Ali Sadpara bertzetik hasi ziren helmugaren bila, baina, azkenean, Simone eta Tamarak bere bidearen erronka alde batera utzi ondotik Alex eta Sadpararekin elkartu eta azken hauek prestatutako bidetik lauek elkarrekin saiatu ziren. Lunger tontorratik 100.-ra gelditu bazen ere bertze hirurak lortu zuten tontorra zapaltzea, Sadpara, Moro eta Txikonek, hain zuzen, eta horiek hirurek Donezteben izanen ditugu han bizitako pasadizoak erakutsi eta kontatzen. Hauetako bakoitzak bere ibilaldian lortutako erronkak kontatzen hasi eta ez akitzekoak dira, Simone Moro, bertzeak bertze, lau 8000 milako ditu neguan eginak (munduko marka hoberena), beraz, gaur egun, neguko igoeretan, hiru artista hauek eta Dennis Urubko, duela bi urte Donezteben egon zena, munduko hoberenak direla erraten ahal dugu beldurrik gabe, eta aukera ezin hobea da inguru guztiko mendizale, kirolzale eta nornahik horrelako goi mailako emankizun bat ikusteko. Sarrerak 8 euro balio du eta aldez aurretik honako puntuetan eros daitezke: - Titi Ostatua ( Doneztebe) - Intza ( Elizondo) - Errekalde ( Bera) - Maimur ( Leitza) - Urruti Sport ( Jose Maria Soroa karrika, Gros auzoa, Donostia) - Muga ( Paulino Caballero 27, Iruña) - Irusta Kirolak ( Irun) Gainera, www.erreka.org gure web orritik ere eskura daitezke. Eguna girotzeko, goizean mendi ibilaldia egin da eta ondoren bazkaria . Apuntatu Titi Ostatuan abendua 14a baino lehen Abenduaren 18an Donezteben espero zaitugu.

Larunbat honetan, azaroak 28, Erreka Kirol Elkart

Erabiltzailearen aurpegia Larunbat honetan, azaroak 28, Erreka Kirol Elkarteak bere eskubaloi talde guztien aurkezpena eginen du. Aurten 7 talde izanen ditugu lehian, eta bertze 2 talde ( prebenjaminak) entrenatzen ari dira Ligan aritu gabe. Denetara 165 haur eta gazte eskubaloia praktikatzen. Larunbatean gure bi talde seniorrak aritzen dira. Neskak 16:00etan eta mutilak 17:30etan. 19:00etan Doneztebarrak Merkatari Elkarteak antolatu duen bere azkeneko promozioaren zozketa burutuko dugu Polikiroldegian. Herriko bi erakunde, Erreka eta Doneztebarrak, beraien indarrak uztartzen. Ondoren, gure taldeen aurkezpenekin hasiko gara. Jokalariak banan-bana deituko ditugu azkenean denen argazki ofiziala ateratzeko.

Bertze urte batez, Erreka Kirol Elkartearen Eguber

Erabiltzailearen aurpegia Bertze urte batez, Erreka Kirol Elkartearen Eguberriko saskiaren boletoak salgai jarriak ditugu Doneztebeko komertzioetan eta jokalarien bidez. Horrela egonen da osatua gure saski famatua: - Robot Aspiradora - Roomba - Asteburuko ateraldia bi pertsonentzat - Ordenadorea portatila - Mendi bizikleta-Telebista - Elgorriagako Balnearioan bi pertsonentzako bonoa (ibilbidea + bazkaria) - Ardoa, urdaiazpikoa, likoreak... Gogoratu Eguberriko Saskia hagitz garrantzitsua dela Elkarteko iharduerak finantziatzeko.Zozketa abenduaren 18an izanen da, Erreka Kirol Elkartearen egoitzan, arratsaldeko 20:00etan

Hurrengo ostegunean, EKT-k (Erreka Emakume Taldea)

Erabiltzailearen aurpegia Hurrengo ostegunean, EKT-k (Erreka Emakume Taldea) bere hirugarren denboraldia hasiko du: - Ordutegia: ortzegunero 20:00-21:00 bitarte. - Iraupena: Irailatik ekainera. - Antolatzailea: Erreka K. E. - Prezioa: zatirik handiena autogestionatua izanen da, boletoen salmentaren bidez. KONTAKTUA - Harremanetarako emaila: japezetxea@hotmail.com - AURKEZPENA: irailaren 10ean Errekaren egoitzan 20:00etan. Ondoren laisterka bueltaxka bat emanen da. BERTZETIK ESKEMA BERETSUA - Parte hartzaile berriak, Errekako bazkide eginen dira. - Mailak bereizteko bi talde izanen dira, bakoitza bere entrenetzailearekin. - Prezioa portzeintai altuan autogestionatua izanen da. - Urtean zehar frogak ezberdinetan parte hartzeko asmoa: Doneztebeko San Silbestrea, Lilaton, Doneztebeko Krosa.... - Doneztebeko Krosaren ondoren, denboraldia bazkari batekin agurtuko dugu.

Dagoeneko baieztatu dezakegu Erreka Kirol Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Dagoeneko baieztatu dezakegu Erreka Kirol Elkarteak bere historiako lehen nesken eskubaloi taldea izanen duela SENIOR mailan. Gazteetan neskekin urte dexente badaramakigu ere lanean , inoiz ez gara gai izan helduen kategorian taldea ateratzeko. Apustu garrantzitsua egiten du Elkarteak, beraz espero dugu urte aunitzetarako izatea. Aupa neskak!!

ERREKA K.E.-ak Udako Kirol Eskola antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia

ERREKA K.E.ak Udako Kirol Eskola antolatu du. Zonaldeko haur eta gazteek hartzen dute parte bertan. Aurtengoan XIV. edizioa ospatuko dugu eta kirol ezberdinak lantzea dugu helburu. Eskola astelehen, asteazken eta ortziralero burutuko da, goizeko 11:00etatik eguerdiko 13:00etara, uztailaren 13tik abuztuaren 7ra, frontoian. Prezioari dagokionez, 33 euro ordaindu beharko dute Errekako bazkide direnek eta 36 bazkide ez direnek. Interesa duenak, ikastaroa hasten den egunean 10:30ean frontoira agertu edo bertzela monitoreekin harremanetan jarri beharko du. Monitoreak Julen Retegi (676855102) eta Mikel Retegi (608684214) dira.

ERREKAREN EGUNA 2015 Ekainak 12, ortzirala

Erabiltzailearen aurpegia ERREKAREN EGUNA 2015 Ekainak 12, ortzirala 20:00etan Mendi-diapositibak Roberto Ordaxen eskutik Leku Eder Zineman: “Treking del Annapurna”. 22:00etan Santa Luzia Plazan Mus Txapelketa Ekainak 13, larunbata 9:30etatik aintzin Polikiroldegian eskubaloia: Errekako harrobiko jokalariak. 12:00etan Errekako Judo Eskolako erakustaldia 16:00etan: Neska seniorrak vs kadete mutilak: urte osoan zehar Txomin Mindegiarekin entrenatzen aritu den neska taldea kantxaratuko da etorkizun haundiko kadeteen aurka aritzeko. 17:15etan: Beteranoak: Errekaren jokalari historikoak biltzeko ahalegin berezia eginen dugu aurten. Ikuskizuna ziurtatuta dago. ( Atsedenaldian prealebinak) 18:15 etan: arratsaldeko partidu haundia: ERREKA- IZARREN TALDEA ( Asobal Mailako jokalariez osatua). Atsedenadian Errekako Dantzarien erakustaldia. Ondoren zozketak. 21:00etan Herri Afaria Santa Luzia Plazan ( txartelak erosi Titi Ostatuan ekainaren 11a baino lehen). Erreka sortu zenetik orain arteko ibilbidearen proiekzioa eskeiniko dugu, bildu ditugun argazkiekin. Aurten Nafarroako Kirol Elkarte hoberenaren saria jaso dugu, eta baita ere eskubaloi harrobi hoberenarena. Horren partaide egin nahi dugu Elkartean 1976tik lanean ibili diren guztiak. Gaupasa Oharkabe taldearekin

Atzo jaso zuen Joseba Legarra, Erreka Kirol Elkart

Atzo jaso zuen Joseba Legarra, Erreka Kirol Elkart

Erabiltzailearen aurpegia Atzo jaso zuen Joseba Legarra, Erreka Kirol Elkarteko lehendakariak, 2014/2015 denboraldiko eskubaloi eskola hoberenaren saria.

Errekako Egunean elkartearen historiari errepasoa

Erabiltzailearen aurpegia

Dakizuen bezala, aurten Errekaren Egunean Elkartearen historiaren parte den jende desberdina biltzeko ahalegin berezia eginen dugu. Besteak beste, Errekako afarian elkartearen bizia errepasatzeko argazkiz osaturiko bideo bat eskainiko dugu. Animatu eta etorri 2015eko Errekaren Egunera. Ekainaren 13an. Ez hutsik egin... Mundiala izanen da!!

Bertze berri haundi bat Errekarentzat

Erabiltzailearen aurpegia

Bertze berri haundi bat Errekarentzat. Nafarroako Federazioak 2014/2015 denboraldiko Eskubaloi Eskola hoberenaren saria eman digu. Datorren maiatzaren 29an izanen da sari banaketa eta han egonen da Elkartearen ordezkaritza bat. Errekaren eskubaloi atala osatzen duzuen guztioei... ZORIONAK!!

Ekainaren 13an ospatuko dugu Erreka Elkartearen Eguna

Erabiltzailearen aurpegia

Ekainaren 13an ospatuko dugu bertze behin Errekaren Eguna. Baina aurtengoa berezia izatea nahi dugu. Dakizuen bezala Nafarroako Kirol Elkarte hoberenaren saria guretzat izan da 2015an. Eta zuzena iruditzen zaigu, 1976tik Elkartearen alde lan egin duten guztiei eskaintzea eta beraiekin merezi duten bezala ospatzea. Beraz, aurten, ahalegin berezi bat eginen dugu Errekaren historia xume baina polit honetan parte harte hartu dutenekin kontatzeko. Ez ezazue hutsik egin!

Anaitasuna taldeak Errekakoen animoak jaso ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Igandean Cangas-en kontra irabazi ondoren, datorren denboraldian Europan jokatzea hagitz hurbil du Anaitasuna taldeak. Han egon ginen Ibai Meokiren taldea animatzen 50 errekazale inguru. Ortzegun honetan Elgorriagako Bainuetxera bisita eginen dute, eta arratsaldeko 18:30etan Doneztebeko Polikiroldegian izanen ditugu. Anaitasunako jokalari guztiekin egoteko, argazkiak ateratzeko, sinadurak eskatzeko... aukera ezin hobea

Finkatu dugu aurtengo Errekaren Eguneko data: 
Ek

Finkatu dugu aurtengo Errekaren Eguneko data: Ek

Erabiltzailearen aurpegia Finkatu dugu aurtengo Errekaren Eguneko data: Ekainak 12-13ko asteburuan izanen da. Herri Krossa, ohiturari eutsiz, San Pedro Bestak baina igande bat lehenago: Ekainak 21.

Erreka hirugarren  postua lortu gaur Eguesen burut

Erreka hirugarren postua lortu gaur Eguesen burut

Erabiltzailearen aurpegia Erreka hirugarren postua lortu gaur Eguesen burutu den Nafarroako taldekako Duatloi Txapelketan eta hori gutti ez balitz, bigarren gelditu gara Open Kategorian.

Asteburu honetan  Erreka Tri Egueseko taldekako du

Asteburu honetan Erreka Tri Egueseko taldekako du

Erabiltzailearen aurpegia Asteburu honetan Erreka Tri Egueseko taldekako duatloian egonen da. Guztira 3 ekipo aterako ditugu, 1 absolutuan eta 2 Openean.. Egurra!

Erreka Kirol Elkarteko Zuzendaritza Batzordean aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Erreka Kirol Elkarteko Zuzendaritza Batzordean aldaketa ttiki bat burutu dugu. Xanti Uterga "Txibi"-k zuzendaritza utziko du hurrengo udal hausteskundeetan alkategai aurkezten delako. Bere partez dagoeneko eskubaloi sekzioko arduraduna den David Mindegia sartuko da. Beraz, horrela egonen da osatua hemendik aintzin Errekaren zuzendaritza: Joseba Legarra (lehendakaria), David Mindegia (lehendakari ordea), Koldo Legarra (diruzaina) eta Pascual Bertiz (idazkaria). Gainontzeko bokalek eta komisioen partaideek berdin segitzen dute.

Doneztebeko Erreka Triatloi taldea gogotsu lanean

Erabiltzailearen aurpegia

Doneztebeko Erreka Triatloi taldea gargero denboraldian buru belarri sartuta dago. Euskadiko duatloi zirkuitua lehiatzen Iñigo Arregi daukagu, emaitza oso onekin gainera, bigarren, bostgarren eta hirugarren postuak eskuratu baititu Mungia, Eibar eta Oñatiko duatloietan. Taldeko gainontzekoak ere poliki poliki hasi gara lehiaketetan sartzen, asteburu honetan hasi den Nafarroako zirkuituan, eta baita Euskadikoan ere. Komentatzekoa apirilaren 11an taldekako Nafarroako duatloi txapelketa ospatuko dela Eguesen, eta Errekak aurten 3 taldez osatutako ordezkaritza izanen duela. Lehen taldean itxaropen haundiak ditugu jarrita, izan ere eskualdean oso ezagunak diren Arregi, San Migel, Barberena, Maritxalar, Lasaga eta Plaza izanen dira partaideak, eta ikusi bertzerik ez dago nolako maila daukaten. Maiatza arte, duatloiak izanen dira gure jomuga nagusia, nahiz eta taldekide batzuk, mendi lasterketetan ere parte hartuko duten. Maiatzean hasiko dira triatloiak, hor, jakin badakigu gure taldearen maila ez dela horren ona, baina seguru urtetik urtera hobetzen joanen garela. Iparraldeko eta Euskadiko triatloietan ikusiko gaituzue, baina baita Alpe d'Huezeko triatloi famatuan ere. Bukatzeko aipatu aurten, aurre-benjaminetan fitxa bat atera dugula, eta gargero hasia dela duatloietan lehiatzen, taldeak aurrera jarraitzen duenaren seinale. GORKA BIDEGAIN