Larunbat honetan, azaroak 28, Erreka Kirol Elkart

Erabiltzailearen aurpegia ErrekaKirolElkartea 2015ko aza. 24a, 11:58
Larunbat honetan, azaroak 28, Erreka Kirol Elkarteak bere eskubaloi talde guztien aurkezpena eginen du. Aurten 7 talde izanen ditugu lehian, eta bertze 2 talde ( prebenjaminak) entrenatzen ari dira Ligan aritu gabe. Denetara 165 haur eta gazte eskubaloia praktikatzen. Larunbatean gure bi talde seniorrak aritzen dira. Neskak 16:00etan eta mutilak 17:30etan. 19:00etan Doneztebarrak Merkatari Elkarteak antolatu duen bere azkeneko promozioaren zozketa burutuko dugu Polikiroldegian. Herriko bi erakunde, Erreka eta Doneztebarrak, beraien indarrak uztartzen. Ondoren, gure taldeen aurkezpenekin hasiko gara. Jokalariak banan-bana deituko ditugu azkenean denen argazki ofiziala ateratzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun