Martixpe doneztebarrak ere Barrenetxearekin jokatu zuen txapelketako partida larunbatean Galarretan, baina galdu egin zuen Arluziagaren eta Azpirozen kontra
Txapelketako lehenengo partidan Josetxo Ezkurrak eta Goikoetxea VI.ak ongi nagusitu ziren 15-6 eta 15-9. Ezkurra jaun eta jabe izan zen. Oso ongi lagundu du Goikoetxeak atzean segurtasun handiarekin. Goikoetxeak eta Zubirik ez zuten ongi elkar ulertu.
Orain arte, txapelketako partidarik onena larunbateko bigarrena izan zen. Astebete lehenago debuta egin zuen Imanol de Rueda Goñi Martixpe doneztebarrak txapelketako partida jokatzeko aukera izan zuen lehen aldiz, Aiestaran VII.aren ordez. Arluziagak eta Azpirozek 5-15, 15-13 eta 8-3 lortu zuten garaipena Martixpe eta Barrenetxea IV.aren kontra. Lehenengo jokoan Barrenetxea izan zen onena eta sakearekin min handia egin zuen. Azkar utzi zuren erabakita gorriek aurreneko jokoa. Bigarren jokoa ere agintzen hasi zuten Martixpek eta Barrenetxeak. 13-8 aurreratu ziren, baina urdinek ez zuten etsi eta 0-7ko partzialarekin berdindu zuten partida (15-13).
Joko erabakigarrian bana hasi ziren, baina 1-4 aurreratu ziren urdinak eta 3-8 lortu zuten garaipena. Horrela, nahiz eta Martixpek eta Barrenetxeak tanto gehiago egin, Arluziagak eta Azpirozek lortu zuten finalerdietarako txartela.