ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK
Errekako bi eskubaloi talde nagusiek lider akitu dute urtea

Ttipi-Ttapa abe 22, 08:00

Futbolean ere, Nafarroako maila autonomikoan, igoera zuzeneko postuan dago Doneztebe eta promoziokoan Baztan, Gure Txokoak igoera fasera sailkatzeko aukera dauka jardunaldi baten faltan eta erregionaleko Baztanek denboraldiko lehen garaipena lortu du; errugbian, Lekarozen irabazi egin du Brt Menditarrak taldeak.

Eguberrietako atsedenaldiaren aitzinetik, urteko azken jardunaldia jokatu dute eskualdeko kirol talde guztiek eta, orokorrean, emaitza bikainak lortu dituzte. Futbolean, hagitz emaitza onak lortu dituzte eta talde nagusi guziek garaipena lortu dute, etxetik kanpo berdindu duen Beti Gaztek izan ezik. Honela, Nafarroako lehen maila autonomikoan igoera zuzeneko postuan akituko du urtea Doneztebek, liderrarekin berdinduta eta promozioko postuan, laugarren, Baztanek. Erregionaleko Baztanek ere urteko lehen garaipena lortu du, azken postua uzteko balio diona. Gure Txokoak, lehen faseko azken jardunaldiaren esperoan, oraindik igoera fasera sailkatzeko aukera badu. Eskubaloian ere berri onak, Errekako gizonezkoek garaipena lortu eta denboraldi honetan galtzea zer den ez baitakite. Lider sendoa dira. Errekako emakumeek ere lider akitu dute urtea eta Baztango BKTk Zizurreko kantxa zailean berdindu egin du. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak ere Lekarozen lortutako garaipen garbiarekin akitu du urtea, borzgarren postuan.

«Bertsolari bezala txapelketa honek aunitz erakutsi dit»

Ttipi-Ttapa abe 21, 10:00 Bortziriak   Bera

Ekhiñe ZAPIAIN ARLEGI, Berako bertsolaria.

Mutiloan hasi, Agoitzen segi eta Iruñean borobildu du Nafarroako Bertsolari Txapelketako bidea Ekhiñe Zapiain Arlegi bertsolariak. Hirugarren parte hartzea izan du txapelketan, eta lehenengoz, finalean aritzeko txartela lortu du.

Eskela

Axier Saragueta Iratzoki

Bortziriak: Bera

2025eko abenduaren 11n hil zen, Iruñean.

Maritxu Zalakain Irastorza

Bortziriak: Bera

2025eko abenduaren 17an hil zen, 99 urte zituela.

Josetxo Arana Berastegi

Bortziriak: Bera

2025eko abenduaren 15ean hil zen, 77 urte zituela.