Txirrindularitzaz arituko da Patxi Vila Beran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 24a

Txirrindularitza izanen dute solasgai abenduaren 27an, larunbata, Beran. Patxi Vila txirrindulari ohia eta kirol zuzendaria sorterrian izanen da txirrindularitzaz solastatzeko 18:00etan Kultur Etxean.

Nire bizitza lehiaketan eta lehiaketatik kanpo izeneko solasaldia emanen du Vilak. Gure Txokoa elkarteak antolatu du ekitaldia Berako Udalaren laguntzarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun