Goldatzen hamargarrena urteurrena ospatzeko besta eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 17a

Goldatzeko kideak 2023an bestetako txupinazoa bota aitzinetik

Argazki erakusketa eta Anariren kontzertua prestatu dute larunbaterako, abenduaren 20rako, Katakun, 12:00etan hasita.

Urteurren borobila. Hamar urte bete ditu aurten Goldatz Berako emakume talde feministak, eta urteurrena ospatzeko hitzordua antolatu dute larunbaterako, abenduaren 20rako.

«10 urtetako borroka honek momentu gozo eta gaziak eman dizkigu eta horiek elkarrekin gogoratzeko besta bat antolatu dugu». Halaxe adierazi du Goldatzek. Hitzordua Kataku ostatuan izanen da 12:00etan. Aperitifa hartzeko aukera izanen da eta argazki erakusketa ere paratuko dute. 12:30ean Anarik kontzertua emanen du. «Bidean aitzinerat goazela, gibelerat begiratu eta elkarrekin orainaldi feminista ospatzeko elkartuko gara», adierazi dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun