Urte zahar egunerako Larhunera mendi irteera antolatu du Berako Barraskilo Gazte Taldeak

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 16a

Larhunera oinez igo eta bertan hamaiketako eginen dute.

Urteko azken egunean elkarrekin mendira joateko deia egin du Berako Barraskilo Gazte Taldeak. Larhunera irteera antolatu dute, eta tontorrean hamaiketakoa eginen dute. 

Irteeran parte hartu nahi dutenek bi aukera izanen dituzte. Lehenengo taldea 08:00etan aterako da Larhunera Altzateko plazatik. Bigarren taldea, berriz 08:40ean geldituko da Toki Ona Institutu pareko aparkalekuan eta handik kotxez joanen dira Landagainetara. Bertan, 09:00etan, herritik oinez abiatutakoekin elkartuko dira. 

Larhungo tontorrean hamaiketakoa eginen dute Antxune bentan: arroltzeak, patatak, xolomoa, txistorra eta edatekoa izanen dituzte. 

Hamaiketakoak 22 euroko prezioa du eta aitzinetik izena eman beharko da Purienean. Abenduaren 26a izanen da apuntatzeko azken eguna. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun