Ez dakit zenbat bizitza kabitu daitezkeen 32 urtetan. Ez naiz irudikatzeko gai, zifrari buelta emanda lortzen den adina baitut oraindik. Nire bizipen guztiak elkartuta ere ezin daitezke 32 urte bete.
Hala ere badakit ezberdin pasatzen direla 32 urte egutegiari so baldin bazaude, edo egutegia eta denbora lapurtzen badizkizute. Ez dute berdin irauten kalean eta lagunartean, edo ziegan eta bakarrik.
Gazte giltzaperatu zuten Esnal. Bizi guztiko kartzela zigorra ezarri zioten Parot eta Haranbururekin batera. Zahartu eta eritu arte eduki zuten bertan; 32 urte egin zituen, bizitzeko baimena ere ukatzen dizuten lau pareten artean.
Lurrak goxo har zaitzala, baldintzarik gabe.