Berako musika eskolako eguberrietako kontzertua asteazkenean eginen dute

Ttipi-Ttapa

Asteazkenean, abenduaren 17an, eginen du urteroko eguberrietako kontzertua Berako Isidoro Fagoaga udal musika eskolak. Kontzertu solidarioa izanen da, Aspace elkartearen alde. 

Emanaldia San Esteban elizan eginen dute 18:30ean. Eliza atarian Aspaceko lagunek beren tailerretan egindako lanekin postua paratuko dute 

Honako programa izanen du emanaldiak: 

  • Cascanueces: biolin taldea. 
  • Haurtxoa sehaskan: txistu taldea. 
  • Nothig else mattes: gitarra taldea. 
  • Morroxko: trikitixa taldea. 
  • El manisero: talde instrumentala. 
  • Polka: helduen tadea. 
  • Gau ilunak ez badu: abesbatza. 
  • Deck the hall, Holly jolly crhistmas eta Eguberri on: musika eskolako ikasle guztiak, Berako Abesbatza eta Aspaceko lagunak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun