Bortzirietako Taldekako Txapelketaren XXVI. edizioa eginen dute abenduaren 27an

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 24a

Bortzirietako Bertso Eskolak 26. aldiz eginen du taldekako txapelketa abenduaren 27an Beran eta Lesakan. Bertso eskolaren urteko ekitaldi inportanteenetakoa izaten da taldekakoa. 

Egun osoko txapelketa izanen da. Lehenengo hitzordua 13:00etan paratu dute Berako Espidobaita elkartean. Bertan konparaketa eginen dute eta baita bazkaria ere. Ondotik, bi finalerdi jokatu dituzte Lesakan. 

Horietan lehenengoa 17:00etan izanen da Antoiun eta bigarrena 18:30ean Teleboten. 21:00etan afaria izanen da lehenik Arranon, eta ondotik finala jokatuko dute. 

Saioetara sarrera debalde da baina otorduetara apuntatzeko 618 96 30 11 zenbakira idatzi behar da. Finaleko afariak 20 euroko prezioa du. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun