51 urtez irekia egon ondotik, asteazkenean itxiko dute Berako Errekalde ostatua

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 15a

Asteazkenean bukatuko da Berako Errekalde ostatuaren ibilbidea. 51 urtez irekita egon ondotik, asteazkenean izanen dute azken eguna. «Bihotzez eskertzen dugu zuen fideltasuna, zuei esker iraun dugu hainbertze!» mezua paratu dute jabeek ostatuan bezeroei eskerrak emateko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun