Bortz

Erabiltzailearen aurpegia Jon Abril Olaetxea 2025eko urriaren 4a

Bat. Euskara ez da hegemonikoa gurean, eta ahulezia aunitz ditu. Nafarroako legedia eta ofizialtasun eza oztopo dira bere garapenerako. Bi. Euskara biziko bada, bere ezagutza hedatu behar da. Bortzirietako hamarretik bi biztanlek ez daki euskaraz. Eta larriena: irakaskuntza ez da haur eta gazte guztiak euskalduntzeko berme.

 Hiru. Ezagutza ez ezik, erabilera ere behar du euskarak. Eta horretarako beti ez ditugu baldintza guztiak: osasun-zerbitzuetan, aisialdian, kulturan, kirolean, pantaila eta telebista aitzinean… Erabilerarako esparruak behar ditugu, eta daudenak indartu. Lau. Gizarte aktibo bat behar du hizkuntza baten biziberritzeak. Eta horretarako euskaltzaleok batu behar dugu, elkartu, elkarrekin lan egin, batera. Bortz. Euskara bestarako aitzakia ezin hobea da, bortz herrietako biztanleak batzeko eta elkartzeko tresna. Eta gozamenerako! Hortxe bortz arrazoi (eta bertze aunitz gehiago ere bai) Lesakan urriaren 11n bigarrenez eginen den Bortzegunera joateko. Aukera galduko duzu?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun