ASTEBURUKO KIROL EMAITZAK

Errekako bi eskubaloi talde nagusiek lider akitu dute urtea

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 22a

Denboraldiko lehen garaipena lortu du erregionaleko Baztan Futbol taldeak urteko azken jardunaldian.

Futbolean ere, Nafarroako maila autonomikoan, igoera zuzeneko postuan dago Doneztebe eta promoziokoan Baztan, Gure Txokoak igoera fasera sailkatzeko aukera dauka jardunaldi baten faltan eta erregionaleko Baztanek denboraldiko lehen garaipena lortu du; errugbian, Lekarozen irabazi egin du Brt Menditarrak taldeak.

Eguberrietako atsedenaldiaren aitzinetik, urteko azken jardunaldia jokatu dute eskualdeko kirol talde guztiek eta, orokorrean, emaitza bikainak lortu dituzte. Futbolean, hagitz emaitza onak lortu dituzte eta talde nagusi guziek garaipena lortu dute, etxetik kanpo berdindu duen Beti Gaztek izan ezik. Honela, Nafarroako lehen maila autonomikoan igoera zuzeneko postuan akituko du urtea Doneztebek, liderrarekin berdinduta eta promozioko postuan, laugarren, Baztanek. Erregionaleko Baztanek ere urteko lehen garaipena lortu du, azken postua uzteko balio diona. Gure Txokoak, lehen faseko azken jardunaldiaren esperoan, oraindik igoera fasera sailkatzeko aukera badu. Eskubaloian ere berri onak, Errekako gizonezkoek garaipena lortu eta denboraldi honetan galtzea zer den ez baitakite. Lider sendoa dira. Errekako emakumeek ere lider akitu dute urtea eta Baztango BKTk Zizurreko kantxa zailean berdindu egin du. Errugbian, BRT Menditarrak taldeak ere Lekarozen lortutako garaipen garbiarekin akitu du urtea, borzgarren postuan.

FUTBOLA

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan KE 1 (Aritz Maisterrena) – CD Cantolagua 0

CD Peña Azagresa 2 - Doneztebe FT 3 (Enaitz Iriarte, Aimar Jabalera eta Iraitz Aiesa)

Gipuzkoako gizonezkoen ohorezko mailan

Beasain B 1 - Beti Gazte 1 (Jon Zabala)

Nafarroako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Baztan KE B 3 (Xuban Oskariz, Axel Josue Oiaregi eta Iker Oteiza) – SD Lagunak B 0

Beloso FC 0 - Aurrera KE 2 (Oier Goikoetxea eta Jon Iparragirre)

Gipuzkoako gizonezkoen erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Unai Etxeberria, Andoni Telletxea eta Enaitz Portu) – Behobia B 1

Nafarroako mutil jubenilen gorengo mailan

CD San Cernin 4 - Doneztebe FT 3 (Mohamed Bouaicha, Iraitz Zelaieta eta Jonan Etxebeste)

CD Iruña 2 - Baztan KE 2 (Julen Alegre eta Asier Barberena)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Amigó B 4 - Baztan KE B 3 (Iker Maritorena, Unai Urrutia eta Josu Larraioz)

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Gure Txokoa 1 (Mikel Pombar) – Real Union 6

Gipuzkoako mutil jubenilen gorengo mailan

Mundaiz SCD 1 - Beti Gazte 6 (Yeray Geromettak 2, Unax Oskoz, Oinatz Aiestaran, Oier Sanchez eta Aimar Otxandorena)

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE - Baztan KE, atzeratua.

Nafarroako mutil kadeteen lehen maila autonomikoan

UCD Burlades 3 - Baztan KE A 2 (Izai Urrutia eta Aitor Ripa)

Nafarroako mutil kadeteen bigarren mailan

CD Asdefor E 0 - Doneztebe FT A 8 (Oier Rekarte, Markel Ariztegi, Aimar Etxeberriak 3, Mattin Inda, Aimar Gartxitorena eta Enaitz Goñi)

Baztan KE B 4 (Beñat Barberena, Urko Azkarraga, Aiert Zelaieta eta Xabier Aleman) – FC Bidezarra 1

Doneztebe FT B 3 (Peio Mariezkurrena, Jokin Mariezkurrena eta Kemen Villamea) – CD Ardoi 2

Aurrera KE – CD San Ignacio A, atzeratua.

Gipuzkoako mutil kadeteen ohorezko mailan

Touring KE 11 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako mutil kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 7 (Andoni Offroyk 2, Iker Aranguren, Xabier Perez, Jon Arostegi, Haritz Garmendia eta Gorka Iriarte) - Kostkas CD E 2

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailan

Touring KE 3 - Gure Txokoa 0

Nafarroako neska kadeteak

Baztan KE atsedena.

Beti Gazte 4 (Alazne Altxu, Arhane Silveirak 2 etaHaizea Arenas) – CD Huarte 0

Aurrera KE – CD Etxarri Aranatz, atzeratua.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako txapeldunen fasean

Gure Txokoa A 3 (Jon Martikorenak 2 eta Jon Lazkano) – San Marcial 0

Vasconia CD 2 - Beti Gazte 1 (Aratz Laka)

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako kopan

Hondarribia 3 - Gure Txokoa B 0

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CD Asdefor B 4 - Baztan KE A 1 (Zuhaitz Muñoz)

Doneztebe FT 1 (Iker Gorostiaga) – CD Valle de Egues B 0

Aurrera KE – Berriozar CF atzeratua.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Baztan KE B atsedena.

Gipuzkoako infantil nesken lehen mailan

Gure Txokoa 1 (Onintze Camino) – Oiartzun 4

Nafarroako neska infantilak

Baztan KE 6 (Ariane Alzurik 2, Jennifer Moncadak 2 eta Jone Plazak 2) - CD Etxarri Aranatz 0

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezkoen ligan

Erreka KE 24 – UDC Txantrea 21

Emakumeen ligan

Erreka KE 26 – Lagunak 24, lehendik jokatua.

BM Ardoi 26 - BKT Baztango Kirol Talde 26

Neska jubenilak ligan

BM Bardenas 23 - BKT Baztango Kirol Taldea 26

Mutil jubenilak ligan

Erreka KE 40 – CB Burlada 30

Mutil kadeteak ligan

Erreka KE 26 – Egulbati Valle de Egues A 23

Neska kadeteak ligan

BM Lizarreria A 36 - Baztango BKT A 21

Erreka KE 10 – Anaitasuna B 32

Neska infantilak ligan

Atarrabia Beti Onak B 18 - Erreka KE 28

Baztango BKT atsedena.

BM Bardenas - Aurrera KE A, atzeratua.

BM Ardoi B - Aurrera KE B atzeratua.

Mutiko infantilak ligan

BM Lizarreria 24 - Erreka KE 36

 

ERRUGBIA

Gizonezkoak, euskal ligako lehen mailan

BRT Menditarrak 58 – Uribealdea 10

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun