Aitzinetik www.mendizmendi.com atarian eta egunean bertan herriko plazan eman daiteke izena
09:00etan errepidea itxiko dute eta 09:30ean hasiko da igoera Nafarroako Automobilismo Federazioak antolatuta, maiatzaren 5ean, heldu den igandean, eginen dute Izpegiko II. rally igoera. 09:00etan itxiko dute errepidea eta 09:30ean abiatuko da lehendabiziko autoa.
Kirola egiteko eta ikusteko aukera izanen da goiz eta arratsaldez Leitzako Udalak eta Anikote Kirol Elkarteak antolatuta, Kirol Eguna izanen dute maiatzaren 4an, larunbatean, Leitzan. Gisa guztietako kirol-jokoetan parte hartzeko aukera bikaina izanen dute herritarrek.
Jende eskasia tarteko kolokan dago arkume-jatea eta egin edo ez erabakiko dute Uztailaren 25etik 28ra ospatuko dituzte festak Aranon eta horiek aurrera eramateko antolatze-lanekin hasiak dira herritarrak dagoeneko. Apirilaren 11n, bildu ziren eta joan den urteetako egitarauak oinarri hartuta, ardura batzuk banatu zituzten. Bestalde, erabaki batzuk eztabaidatzeke utzi zituzten.
Plazatik 12:00etan abiatu eta herrian barna ibiliko dira Malerreka Kantuz egitasmoak larunbatean, maitzaren 4an, Saldiasen izanen du geldialdia. Eguerdian plazan bilduko dira eta hortik abiatuta herria kantuz girotuko dute. Ondotik, sunbildarrei pasako diete lekukoa. Azken horiek ekainaren 1ean eskainiko duten saioaren ondotik urriaren 5ean berrartuko dute itzulia.
Joxe Angelen eskutik, kantuan eta dantzan ibiltzeko aukera izanen dute Sarako eskola publikoak antolatuta, zikiro-jatea izanen dute larunbatean Saran. Lur Berri gelan bilduko dira, 12:30 inguruan eta bazkaria 14:30ean izanen da. Piperrada haragiarekin, zikiroa, salda, gasna, euskal pastela, ardoa, kafea eta kopa 25 euro ordaindu beharko dituzte eta Joxe Angelek girotuko du mahai-ingurua.
Emanaldia Eztegara pilotalekuan izanen da eta ez Altzatekoan
Iñaki Atxaren 'Hartz eta otsoekin lotan' lana ikusteko aukera izanen da larunbatean, maiatzaren 4an, Berroetan. 19:00etan eskainiko dute.
Bazkideei ohiko batzarrean parte hartzeko deia luzatu diete.
Larunbat arratseko 8etan San Pedro elizan eskainiko dute, musikari handiekin batera
Larunbat arratseko 8etatik aitzinera joko dute Modus, Ufestuek eta Txemak taldeek Kataku herri ostatuan Zimiko Punk jaialdiko edizio berri bat prest dute Berako Kataku herri ostatuan. Maiatzaren 4an, larunbat arratseko 8etatik aitzinera joko dute Modus (Lesaka), Ufestuek (Baztan) eta Txemak (Donostia) taldeek.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa.
Torrean ikusi ahal izanen da. Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.
Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan
Maiatzaren 8ra arte aurkeztu ahal izanen dira. San Migel ikastetxeko lehiaketa ere martxan da dagoeneko. Sanpedroak iragartzeko, Udalak IV. kartel lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honetan parte-hartze idekia da eta interesatuek maiatzaren 8ra arte izanen dute lanak aurkezteko aukera, udaletxeko bulegoetan.
Maiatzaren 10etik 12ra joan ahal izateko, eltzeitsuak jarri dituzte eta maiatzaren 4an jaialdi berezia antolatu dute Elizondoko Lur aretoan