Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua aurkeztuko dute maiatzaren 4an, larunbatean, 17:00etan Eztegara pilotalekuan (hasieran, Altzateko pilotalekuan iragarria zegoen). Labiaga ikastolak antolatu duen emanaldirako sarrerak salgai daude 2 eurotan (0-2 urte) eta 8 eurotan (gainerakoak). Berako Labiaga ikastolako idazkaritzan eta Purienean, Lesakako Telletxea argazkidendan, Etxalarko Herriko Ostatuan, Arantzako Pabloenean eta Doneztebeko Kimetz belardendan daude salgai.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!