Aranoko Festak antolatzeko bilera maiatzaren 4an

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 07:30
Maisuenean bilduko dira, 11:00etan.

Jende eskasia tarteko kolokan dago arkume-jatea eta egin edo ez erabakiko dute

Uztailaren 25etik 28ra ospatuko dituzte festak Aranon eta horiek aurrera eramateko antolatze-lanekin hasiak dira herritarrak dagoeneko. Apirilaren 11n, bildu ziren eta joan den urteetako egitarauak oinarri hartuta, ardura batzuk banatu zituzten. Bestalde, erabaki batzuk eztabaidatzeke utzi zituzten. 

Haurren eguneko ekitaldi nagusiari dagokionez, hainbat proposamen jaso zituzten: animaliak, zirkoa, ur festa... Musikan Jazpana orkestriña eta Errebal izan ziren aipatutakoak. Azken hitza zehaztu gabe dagoenez, jai batzordekoek «hurrengo bilkurara joan edo batzordeko kideei jakinarazteko» deia luzatu nahi izan dute.

Larunbatean bilkura berriz

Hurrengo bilera maiatzaren 4an, larunbatean, 11:00etan izanen da, Maisuenean eta bertan, besteak beste, arkume-jatea aurrera aterako den edo ez adostuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun