Zikiro-jatea eginen dute maiatzaren 4an Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 14:00
Bea eta Martintxo Zugarramurdi izanen dira erretzaileak.

Joxe Angelen eskutik, kantuan eta dantzan ibiltzeko aukera izanen dute

Sarako eskola publikoak antolatuta, zikiro-jatea izanen dute larunbatean Saran. Lur Berri gelan bilduko dira, 12:30 inguruan eta bazkaria 14:30ean izanen da. Piperrada haragiarekin, zikiroa, salda, gasna, euskal pastela, ardoa, kafea eta kopa 25 euro ordaindu beharko dituzte eta Joxe Angelek girotuko du mahai-ingurua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun