Etxalarko IV. Mendi Itzulia maiatzaren 4an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 28a, 10:00
Ibilbide luzea eta laburra izanen dituzte aukeran.

Aitzinetik www.mendizmendi.com atarian eta egunean bertan herriko plazan eman daiteke izena

Altxata kultur eta kirol elkarteko kideen eskutik, heldu den larunbatean, maiatzaren 4an, IV. Mendi Itzulia eginen dute Etxalarren. Mendizaleak 07:00etatik 08:00etara abiatuko dira, herriko plazatik. Parte-hartzaileek irteerako kontrol-postuan jasoko dute txartela, eta hori hurrengo kontrol postuetan erakutsi beharko dute.

Bi ibilbide aukeran

Parte-hartzaileek bi itzuli, luzea eta laburra, izanen dituzte aukeran. Ibilbide luzea aukeratzen dutenek 34 kilometroko distantzia eta 1.650 metroko desnibela duen ibilbidea eginen dute; laburra hautatzen dutenek, berriz, 23 kilometro eta 1.290 metroko desnibela duena.

Izen-ematea zabalik dago www.mendizmendi.com atarian edo 06:00etatik 08:00etara herriko plazan. Federatuek 10 euro eta federatu gabeek 12 ordaindu beharko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun