BKT eskubaloi taldeko seniorrek lehen mailara igotzeko fasea Bartzelonan jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 1a, 11:00
BKTko emakumeek eskerrak eman dizkiete zaleei, urte osoan emandako babesarengatik.

Maiatzaren 10etik 12ra joan ahal izateko, eltzeitsuak jarri dituzte eta maiatzaren 4an jaialdi berezia antolatu dute Elizondoko Lur aretoan 

 

Denboraldi zoragarri bat eta gero, Baztango BKT eskubaloi taldeko seniorrek lehenbiziko mailara igotzeko igoera fasea jokatuko dute. Bartzelonan izanen da maiatzaren 10etik 12ra, ortzileretik igandera bitarte eta hiru partidao jokatu beharko dituzte: etxekoen kontra lehenbizi (Gavá), Agredan kontra larunbatean eta akitzeko, Valentziako Ribera Alta L'Alcudia taldea izanen dute aurkari. Gastuei aitzin egiteko diru-bilketa kanpaina hasi dute.

Jaialdi berezia maiatzaren 4an

BKTko emakumeek aipatu digutenez, «bidaia gastuak eta horrelako fase batentzat beharrezkoa den dirua biltzeko, Baztango hainbat ostatuetan eltxitxuek jarri ditugu, norberak bere borondatez laguntzeko». Horrez gain, maiatzaren 4an, Lur aretoan gau berezi bat prestatu dute: 23:00etan Jaione Arnalen eskutik, Zunba egiteko aukera izanen da. 01:00etatik aitzinera, DJ TirriTeri izanen dute; eta 03:00etatik aitzinet, sorpresak izanen dira. Gainera, gau osoan, denboraldi osoko argazkiak proiektatuko dituzte. Sarreretan bildutako dirua, beraz, igoera faseko bidaia ordaintzeko erabiliko da. 

  

Eskertza

Baztango BKT eskubaloi talde seniorrak eskerrak ere eman nahi ditu: «Honeraino iristea dagoeneko sari bat den arren, zergatik ez harago amestu? Lehenbiziko mailara igotzeko ahalegin guztiak egingo ditugu, baina kontziente izanik, guk gargero zuekin aspaldi irabazi dugula. Eskermile aunitz denboraldi osoan zehar gurekin egondako zaletu guztiei, ikaragarria izan da jaso dugun babes eta maitasuna!  Elkarrekin indartsuago izan gara eta jakin badakigu, orain ere, gure ondoan egonen zatela. Hortaz, aldez aitzinetik, eskermile Javi Garde Lur aretoa uzteagatik, eskermile Jaione Arnal eta Juan Angel Perotxena larunbatean zuen aletxoa jartzeagatik eta batez ere, eskermile larunbatero polikiroldegia bete duzuen haur eta herritar guztiei. Bihotzez eskermile gu babestu eta talde zein proiektu honetan sinesteagatik! Orain arte bezala, izan zaitez gure ametsaren partaide!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun