Amaiurko Gaztelu taldearen eta Mendi abesbatzaren kontzertua maiatzaren 4an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko mai. 2a, 06:30
Amaiurko Gaztelu abesbatzak Mendi abesbatzarekin batera kantatuko du.

Larunbat arratseko 8etan San Pedro elizan eskainiko dute, musikari handiekin batera 

 

Maiatzaren 4an, larunbatean 20:00etan Amaiurko Gaztelu taldearen eta Mendi abesbatzaren kontzertua izanen da Doneztebeko San Pedro elizan, Fernando Cortijo eta Ion Irazokiren zuzendaritzapean. Punta-puntako musikariak hurbilduko dira: Nafarroako Orkestrako bibolin kontzertinoa den Yorrick Troman izanen da izar nagusia, Europa guztian hainbat kontzertu jotzen dabilen Liesbeth Baelus bibolin-jolearekin batera. Eta pianoan, Amaia Cordoba erratzuarra ariko da.

Gaztelu eta Mendi abesbatzei laguntzen ariko dira eta bakarkako saioa ere eskainiko dute, kontzertuari freskotasuna emanez. Tartean txistua ere gehituko zaie Aita Donostiak jasotako dantza polit batzuen interpretazio berezia jotzeko. Musika koralaz eta instrumentalaz gozatzeko aukera ederra Doneztebekoa, beraz. Programaren ildo nagusia euskal kantak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun