Gure Txokoa elkarteak ohiko batzarra eginen du maiatzaren 4an

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 30a, 07:30
Gure Txokoako bazkideak, 2017ko batzarrean.

Bazkideei ohiko batzarrean parte hartzeko deia luzatu diete.

Urtero bezala, Gure Txokoa elkarteak ohiko batzarra eginen du. Maiatzaren 4an, larunbatean, bilduko dira, Lamotenean. Lehendabiziko deialdia 19:30ean izanen da eta bigarrena 20:00etan.

2018ari gainbegiratua eta 2019ko aurreikuspenak

Hasteko, 2018ko urriaren 6ko akta irakurri eta onartuko dute, bazkideek ontzat jotzen badute. Ondotik, bertze sail batzuetako arduradunekin batera 2018ko ekintzez solastatuko dira eta 2018ko kontuen balantzea aztertuko dute. Segidan, 2019rako aurreikusitako ekintzei helduko diete eta, azkenik, batzarra borobiltzeko eskaeren eta galderen tartea izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun