Familien txokoa apirilean eta maiatzean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 18a, 08:30
Apirilaren 9an eta 30ean zein maiatzaren 14an eta 28an, 11:00etatik 12:00etara.

Lau asteartez bilduko dira udaletxeko lehendabiziko solairuan

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak bederatzi eta hemezortzi hilabete bitarteko haur eta gurasoentzat familien txokoa antolatu du.

Helburua
Saio horien helburua adin tarte horri dagozkion gaiak lantzea, gurasoen esperientziak partekatzea, kezkak eztabaidatzea eta argitzea, jolas librean aritzea, emozioak jorratzea edota osasun-gomendioak ezagutzea da.

Lau saio
Guztira, ordu eta erdiko (11:00etatik 12:30era) lau saio eskainiko dituzte Leitzako udaletxeko lehendabiziko solairuan: apirilaren 9an eta 30ean eta maiatzaren 14an eta 28an, zehazki.

Izen-ematea
Izen-ematea ostiralera arte, apirilak 5, dago zabalik eta plaza kopuruak mugatuak dira.  Dohainik da eta apuntatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera, 948 51 08 40 telefonora, dei daiteke.

Maiatzaren 21ean hitzaldia
Gisa bertsuan, Mankomunitateak guraso izatera bidean direnei «tramiteak kudeatzen, eskubideak ezagutzen, familiako aldaketak aurrera eramaten, haurraren beharrak aztertzen, zainketa-lanetan, gurasotasunaren alde izkutuak azaleratzen...» laguntzeko hitzaldia ere antolatu du. Maiatzaren 21ean, zehaztu dute hitzordua udaletxeko lehendabiziko solairuan 11:00etatik 12:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun