Izpegiko II. rally igoera maiatzaren 5ean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 21a, 10:00
Aurten II. edizioa izanen da.

09:00etan errepidea itxiko dute eta 09:30ean hasiko da igoera

Nafarroako Automobilismo Federazioak antolatuta, maiatzaren 5ean, heldu den igandean, eginen dute Izpegiko II. rally igoera. 09:00etan itxiko dute errepidea eta 09:30ean abiatuko da lehendabiziko autoa.

Arratsaldean, 16:00etan, banatuko dituzte sariak. Igoera hau Nafarroako Mendi Txapelketarako eta Nafarroako Mendi Trofeorako puntuagarria izanen da. Izen-ematea zabalik da apirilaren 26a, ortziralea, 20:00 arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun