Larunbata, apirilak 6



09:00

Bortzirietako haurren garapenerako XIII. Jardunaldiak

Lesakako Udalaren erabilera anitzeko aretoa (Koskontako Bidea 7, 2.), Bortziriak Lesaka | Jardunaldiak

Apirilaren 6an eginen dute Lesakako erabilera anitzeko aretoan Bortzirietako haurtzaroaren garapenerako XIII. Jardunaldiak apirilaren 6an antolatu dituzte Lesakako Osasun Etxeak eta Bortzirietako Guztiok elkarteak. Ikusmen urritasuna izanen da aurtengo gaia, antzematea, baloratzea eta eskuhartzea. Jardunaldi irekiak izanen dira eta ez da aitzinetik izena eman beharrik izanen.

Bortzirietako haurren garapenerako XIII. Jardunaldiak Lesakako Udalaren erabilera anitzeko aretoa (Koskontako Bidea 7, 2.)

Apirilaren 6an eginen dute Lesakako erabilera anitzeko aretoan

Bortzirietako haurtzaroaren garapenerako XIII. Jardunaldiak apirilaren 6an antolatu dituzte Lesakako Osasun Etxeak eta Bortzirietako Guztiok elkarteak. Ikusmen urritasuna izanen da aurtengo gaia, antzematea, baloratzea eta eskuhartzea. Jardunaldi irekiak izanen dira eta ez da aitzinetik izena eman beharrik izanen.


10:00

Auzolana Arantzan dagoen Emakumeen Memoria Baratzean

Emakumeen Memoria Baratzean, Bortziriak Arantza

Apirilaren 3rako egina zen deialdia larunbatera, hilaren 6ra, gibeleratu dute eguraldi iragarpenarengatik. Arantzan dagoen Emakumeen Memoria Baratzean auzolana eginen dute apirilaren 6an, heldu den larunbatean. 10:00etan bilduko dira, «udaberrian baratza loratu dadin». Parte hartzeko eta lanabesak (aizturrak, aitzurra, eskularruak...) eramateko deia egin dute.

Auzolana Arantzan dagoen Emakumeen Memoria Baratzean Emakumeen Memoria Baratzean

Apirilaren 3rako egina zen deialdia larunbatera, hilaren 6ra, gibeleratu dute eguraldi iragarpenarengatik.

Arantzan dagoen Emakumeen Memoria Baratzean auzolana eginen dute apirilaren 6an, heldu den larunbatean. 10:00etan bilduko dira, «udaberrian baratza loratu dadin». Parte hartzeko eta lanabesak (aizturrak, aitzurra, eskularruak...) eramateko deia egin dute.


15:26

Malerreka Kantuz Beintza Labaienen larunbatean

Plaza, Bortziriak | Kantak

12:00etan bilduko dira herriko plazan. Malerreka Kantuz egitasmoak, heldu den larunbatean, apirilaren 6an, Beintza-Labaienen geldialdia izanen du. 12:00etan zehaztu dute hitzordua, herriko plazan. Ondotik, Saldiasi pasako diote lekukoa.

Malerreka Kantuz Beintza Labaienen larunbatean Plaza

12:00etan bilduko dira herriko plazan.

Malerreka Kantuz egitasmoak, heldu den larunbatean, apirilaren 6an, Beintza-Labaienen geldialdia izanen du. 12:00etan zehaztu dute hitzordua, herriko plazan. Ondotik, Saldiasi pasako diote lekukoa.


16:30

Arantzako IV. Trikitixa jaialdia

Arantzako frontoian, Bortziriak Arantza | Jaialdiak

Omenaldien tartean, herriko elkarteak omenduko ditu aurten Udaleko Kultura Batzordeak Larunbat honetan, apirilak 6, laugarren aldiz, Trikitixa Jaialdia eginen dute Arantzan. Larunbatean 16:30etik aitzinera, herriko trikitilari eta panderojoleez gain, Berako Irats Trikitixa Eskola eta Isidoro Fagoaga Musika Eskola, Aurtizko Mendaur Trikitixa Eskola eta Lesaka Trikitixa Eskolakoek euren emanaldia eskainiko dute frontoian. Lezoko dantzariak ere gonbidatu dituzte eta beraien abilidadeak erakusteko aukera izanen dute bildutakoek.

Arantzako IV. Trikitixa jaialdia Arantzako frontoian

Omenaldien tartean, herriko elkarteak omenduko ditu aurten Udaleko Kultura Batzordeak

Larunbat honetan, apirilak 6, laugarren aldiz, Trikitixa Jaialdia eginen dute Arantzan. Larunbatean 16:30etik aitzinera, herriko trikitilari eta panderojoleez gain, Berako Irats Trikitixa Eskola eta Isidoro Fagoaga Musika Eskola, Aurtizko Mendaur Trikitixa Eskola eta Lesaka Trikitixa Eskolakoek euren emanaldia eskainiko dute frontoian. Lezoko dantzariak ere gonbidatu dituzte eta beraien abilidadeak erakusteko aukera izanen dute bildutakoek.


19:00

Haur eta gazte musikarien topaketa Iruritan

Eliza, Bortziriak | Kontzertuak

VIII. edizioa izanen da eta elizan bilduko dira 19:00etan. Eskualdeko haur eta gaztetxo musikarien topaketa izanen dute larunbatean, apirilaren 6an, 19:00etan, Iruritako elizan. Elizondoko eskola publikoko ikasleak, Baztan Ikastolakoak, Herrietako Eskoletakoak, Lekaroz BHIkoak eta Abesbatza Ttikia ez ezik, Errenteriko Zaria koru eskolako ikasleak bertaratuko dira. 180 gaztetxo inguruk eskainiko dute emanaldia.

Haur eta gazte musikarien topaketa Iruritan Eliza

VIII. edizioa izanen da eta elizan bilduko dira 19:00etan.

Eskualdeko haur eta gaztetxo musikarien topaketa izanen dute larunbatean, apirilaren 6an, 19:00etan, Iruritako elizan. Elizondoko eskola publikoko ikasleak, Baztan Ikastolakoak, Herrietako Eskoletakoak, Lekaroz BHIkoak eta Abesbatza Ttikia ez ezik, Errenteriko Zaria koru eskolako ikasleak bertaratuko dira. 180 gaztetxo inguruk eskainiko dute emanaldia.


20:00

Agoizko San Migel abesbatza Donezteben kantari

Doneztebeko eliza, Malerreka Doneztebe | Kontzertuak

Larunbatean 20:00etan elizan 75. urteurrena ospatzen ari den Agoizko San Migel abesbatzak T. Duboisen ‘Jesusen zazpi hitzak gurutzean/las siete palabras’ eliz musikako kontzertua eskainiko du apirilaren 6an, larunbatean 20:00etan Doneztebeko elizan.

Agoizko San Migel abesbatza Donezteben kantari Doneztebeko eliza

Larunbatean 20:00etan elizan

75. urteurrena ospatzen ari den Agoizko San Migel abesbatzak T. Duboisen ‘Jesusen zazpi hitzak gurutzean/las siete palabras’ eliz musikako kontzertua eskainiko du apirilaren 6an, larunbatean 20:00etan Doneztebeko elizan.


22:00

Mikel Laboa Txoriaren hegaldia emanaldira sarrerak salgai paratu dituzte

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Kontzertuak

Apirilaren 6an eskainiko dute Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Lesakako Kultur Etxean  Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa gogoan, '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean, lan berezia prestatu dute. Apirilaren 6an, 22:00etan eskainiko dute kontzertua Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak 10 eurotan salgai paratu dituzte, Lesakako Zialdo ostatuan eta Telletxea liburudendan eta Berako Xuga eta Errekalde ostatuetan.

Mikel Laboa Txoriaren hegaldia emanaldira sarrerak salgai paratu dituzte Harriondoa Kultur Etxea

Apirilaren 6an eskainiko dute Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Lesakako Kultur Etxean 

Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa gogoan, '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean, lan berezia prestatu dute. Apirilaren 6an, 22:00etan eskainiko dute kontzertua Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak 10 eurotan salgai paratu dituzte, Lesakako Zialdo ostatuan eta Telletxea liburudendan eta Berako Xuga eta Errekalde ostatuetan.


22:00

'Txoriaren Hegaldia' emanaldia apirilaren 6an Lesakan

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Kontzertuak

Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa gogoan, '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean, lan berezia prestatu dute

'Txoriaren Hegaldia' emanaldia apirilaren 6an Lesakan Harriondoa Kultur Etxea

Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa gogoan, '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean, lan berezia prestatu dute



19:00
22:30

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben

Herrigunean, Malerreka Doneztebe | Tailerrak

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.

Emakumeentzako musikoterapia tailerra Donezteben Herrigunean

Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.



13:00
14:00

Gaita eta atabala Tailerrak Beran

Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola, Bera | Tailerrak

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.

Gaita eta atabala Tailerrak Beran Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskola

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero

Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.



16:52
13:00

Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketa

Lesakako Udaletxea, Bortziriak Lesaka | Lehiaketak

Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 

Sanferminetako kartel eta programaren azal lehiaketa Lesakako Udaletxea

Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak

Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz. 



18:44
15:00

Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketa

Bortziriak

Bertsoak maiatzaren 17ra arte aurkez daitezke

Baztan-Bidasoko Bertsopaper Lehiaketa

Bertsoak maiatzaren 17ra arte aurkez daitezke



10:30
16:00

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen

Malerreka Saldias

Sukaldaritza makrobiotikoari buruzko tailer praktikoak Saldiasen


09:00
20:00

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua

Bertizko natur parkean, Oieregi | Erakusketak

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude 30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 

'Bertizko argia' erakusketan beiratea zaharberritzeko prozesua Bertizko natur parkean

33.000 euroko aurrekontuarekin 26 panel zaharberritu dituzte eta ‘Bertizko argia’ erakusketan ikusgai daude

30 urtez itzalpean gordea izan ondotik, zaharberritu eta argitara atera dute Bertizko jaurerriko kapera ondoan dagoen markesinako beirate modernista aberatsa. 



10:00
20:00

'Emakume nekazariak' argazki-erakusketa Leitzan

Torrean, Leitzaldea Leitza | Erakusketak

Torrean ikusi ahal izanen da. Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.

'Emakume nekazariak' argazki-erakusketa Leitzan Torrean

Torrean ikusi ahal izanen da.

Emakume nekazariak ardatz dituen argazki-erakusketa ikusgai dago Leitzako Torrean. Eskubideak eta errealitatea argazkitan izoztuta biltzen dituen erakusketaren lehenengo zatia maiatzaren 5a, igandea, arte ikusi ahal izanen da.



15:30
07:00

Igantziko Udaberriko bestak

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Tailerrak, musika eta dantza, ikuskizunak, mendi-buelta, zinema-emanaldiak... izanen dituzte, Korrika Ttikirekin hasi eta Korrikarekin bukatuko diren ospakizunetan  Apirilaren 5etik 8ra bitarte besta giroan murgilduko da Igantzi. Urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute herriko hainbat eragilek: Guraso Elkarteak, Udalak, Biltokik, Biltoki Ttikik, dantza taldeek eta zenbait herritarrek.

Igantziko Udaberriko bestak

Tailerrak, musika eta dantza, ikuskizunak, mendi-buelta, zinema-emanaldiak... izanen dituzte, Korrika Ttikirekin hasi eta Korrikarekin bukatuko diren ospakizunetan 

Apirilaren 5etik 8ra bitarte besta giroan murgilduko da Igantzi. Urtero bezala, egitarau zabala prestatu dute herriko hainbat eragilek: Guraso Elkarteak, Udalak, Biltokik, Biltoki Ttikik, dantza taldeek eta zenbait herritarrek.


23:30
03:00

Soul Meeting taldea Donezteben ortziralean

Mikelo Ostatuan, Malerreka Doneztebe | Kontzertuak

Mikelo Ostatua girotuko dute 23:30etik aitzinera. Soul Meeting taldearen eskutik, kontzertua izanen da ortziralean, apirilaren 5ean, Donezteben. Mikelo Ostatuan soul musika izanen da entzungai 23:30etik aitzinera.

Soul Meeting taldea Donezteben ortziralean Mikelo Ostatuan

Mikelo Ostatua girotuko dute 23:30etik aitzinera.

Soul Meeting taldearen eskutik, kontzertua izanen da ortziralean, apirilaren 5ean, Donezteben. Mikelo Ostatuan soul musika izanen da entzungai 23:30etik aitzinera.



21:30
06:00

BRT Menditarak gaupasa Larraintzarren

Baztan | Ospakizunak

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztanen, Ultzaman eta Donezteben  Menditarrak BRT errugbi taldearen rugbyaren gaupasa hamaseigarren urtez eginen da aurten, apirilaren 6an Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz baitoaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude 25 eurotan apirilaren 3a arte Baztango Intzan eta Kasinon, Ultzaman Larraintzar eta Iraizotzeko ostatuetan eta Doneztebeko Titi ostatuan.

BRT Menditarak gaupasa Larraintzarren

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztanen, Ultzaman eta Donezteben 

Menditarrak BRT errugbi taldearen rugbyaren gaupasa hamaseigarren urtez eginen da aurten, apirilaren 6an Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz baitoaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude 25 eurotan apirilaren 3a arte Baztango Intzan eta Kasinon, Ultzaman Larraintzar eta Iraizotzeko ostatuetan eta Doneztebeko Titi ostatuan.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»