Soul Meeting taldearen kontzertua ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 4a, 19:44
Soul Meeting taldea Donezteben izanen da ortziralean.

Mikelo Ostatua girotuko dute 23:30etik aitzinera.

Soul Meeting taldearen eskutik, kontzertua izanen da ortziralean, apirilaren 5ean, Donezteben. Mikelo Ostatuan soul musika izanen da entzungai 23:30etik aitzinera.

Soul Meeting 2015ean sortutako taldea da, Jaime Alvarellosek (ahotsa eta gitarra), Ana Isok (bateriak), Javier Larrañetak (baxua), Oskar Lacunzak (saxoa) eta Javier Ramosek (tronpeta) osatzen dutena. 60ko eta 70eko soul musika dute ardatz, Wilson Pickett, Otis Redding, Etta James, Chuck Berry eta Ray Charlesen eragina dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun