'Txoriaren Hegaldia' emanaldia eskainiko dute apirilaren 6an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 22a, 07:47

Musika Bandaren eta Azken Trena taldearen eskutik emanaldia apirilaren 6an izanen da.

Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa gogoan, '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean, lan berezia prestatu dute

Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak, Jokin Pinatxoren musika-konponketei esker, emanaldi berezia eskainiko dute apirilaren 6an, larunbatean, Lesakako Harriondoa kultur etxean. 22:00etan zehaztu dute hitzordua.

Mikel Laboa, euskal abeslari eta musikagilea gogoan, Txoriaren Hegaldia eskainiko dute. '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean bilduko dira. Maddalen Arzallus bertsolaria izanen da eguneko gonbidatu berezia.

Emanaldiaz gozatu ahal izateko sarrerak laster jarriko dituzte salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun