Arantzan dagoen Emakumearen Memoria Baratzean auzolana larunbatean

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 2a, 16:22
Emakumeen Memoria Baratzeko taldea omenduko dute.

Apirilaren 3rako egina zen deialdia larunbatera, hilaren 6ra, gibeleratu dute eguraldi iragarpenarengatik.

Arantzan dagoen Emakumeen Memoria Baratzean auzolana eginen dute apirilaren 6an, heldu den larunbatean. 10:00etan bilduko dira, «udaberrian baratza loratu dadin». Parte hartzeko eta lanabesak (aizturrak, aitzurra, eskularruak...) eramateko deia egin dute.

Egun berean trikitixa jaialdia ere izanen da herrian eta bertze taldeen artean Emakumeen Memoria Baratzeko taldea omenduko dute. Egitasmoan parte hartu dutenak bertan egotea «garrantzitsua» dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun