VIII. edizioa izanen da eta elizan bilduko dira 19:00etan.
Eskualdeko haur eta gaztetxo musikarien topaketa izanen dute larunbatean, apirilaren 6an, 19:00etan, Iruritako elizan. Elizondoko eskola publikoko ikasleak, Baztan Ikastolakoak, Herrietako Eskoletakoak, Lekaroz BHIkoak eta Abesbatza Ttikia ez ezik, Errenteriko Zaria koru eskolako ikasleak bertaratuko dira. 180 gaztetxo inguruk eskainiko dute emanaldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!