Ikusmen urritasuna izanen dute hizpide haurtzaroaren garapenerako Bortzirietako XIII. jardunaldietan

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 2a, 15:00
Ikusmen urritasuna izanen da aurtengo gaia.

Apirilaren 6an eginen dute Lesakako erabilera anitzeko aretoan

Bortzirietako haurtzaroaren garapenerako XIII. Jardunaldiak apirilaren 6an antolatu dituzte Lesakako Osasun Etxeak eta Bortzirietako Guztiok elkarteak. Ikusmen urritasuna izanen da aurtengo gaia, antzematea, baloratzea eta eskuhartzea. Jardunaldi irekiak izanen dira eta ez da aitzinetik izena eman beharrik izanen.

Lesakako udalaren erabilera anitzeko aretoan, larunbat horretan 09:00etan Bortzirietan haurtzarorako dauden baliabideen eta zerbitzuen gainbegirada eman ondotik, ikusmenaren garapenari buruzko solasaldia eskainiko du Cristina Aranzasti, ONCEko oftalmologak 10:00etatik 10:45era. Atsedenaldiaren ondotik, ikusmenaren nahasmenak antzematea, baloratzea eta esku-hartzeari buruz ariko dira Ostargi Optikako kideak, 11:15etik 12:00etara. Ondotik, galderak eta iradokizunak egin ahal izanen dituzte jardunaldietako parte-hartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun