'Mikel Laboa, Txoriaren hegaldia' emanaldirako sarrerak salgai paratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 27a, 08:45
Mikel Laboa gogoan izanen dute larunbateko kontzertuan.

Apirilaren 6an eskainiko dute Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Lesakako Kultur Etxean 

Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak Mikel Laboa gogoan, '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean, lan berezia prestatu dute. Apirilaren 6an, 22:00etan eskainiko dute kontzertua Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak 10 eurotan salgai paratu dituzte, Lesakako Zialdo ostatuan eta Telletxea liburudendan eta Berako Xuga eta Errekalde ostatuetan.

Mikel Laboa, euskal abeslari eta musikagilea gogoan, Txoriaren Hegaldia eskainiko dute, Lesakako Musika Bandak eta Azken Trena taldeak, Jokin Pinatxoren musika-konponketei esker. '10 urte zu gabe, 85 inguru gure artean' lelopean bilduko dira. Maddalen Arzallus bertsolaria izanen da eguneko gonbidatu berezia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun