Gurean dira udapasa Saharako 26 neska-mutiko

  Gizartea  Mendialdea

Gurean dira udapasa Saharako 26 neska-mutiko

Bi hilabete gure inguruan pasa ahal izateko eskualdeko 35 jatetxetan egindako zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte 

Ekainaren 27an, asteartean iritsi ziren Saharaztan elkartearen eskutik ume sahararrak gure eskualdera. Aurten, 6 eta 12 urte bitarteko 26 neska-mutiko izanen dira gure artean uda pasatzen, 11 bertako familietan eta bertze 15, iaz bezala, Elizondoko Lanbide Eskolan antolatu den Bakelekuan. Guztiak "Oporrak Bakean" egitasmoaren barnean.

Pirinioetako Mendiko Zinema jaialdian saritu dute ‘Gutik Zura’ dokumentala

  Kultura  Mendialdea

Pirinioetako Mendiko Zinema jaialdian saritu dute ‘Gutik Zura’ dokumentala

Gall Fer Pirineu sari nagusia eskuratu du PICURT jaialdiaren hamekagarren edizioan 

Euskal Herrian, Katalunian eta Estatu Batuetan ikusgai izan da Mari Jose Barriola leitzarrak eta Jon Maiak zuzendutako ‘Gutik Zura’ dokumentala. Oraingoan, ekainaren 20tik 24ra burutu den PICURT Mostra de Cinema de Muntanya dels Pirineus jaialdiaren hamekagarren parte hartu du eta Gall Fer Pirineu sari nagusia eskuratu du gainera.

Plazaolako Bide Berdeko maratoia eta maratoi erdia irailaren 17an

  Kirola  Mendialdea

Plazaolako Bide Berdeko maratoia eta maratoi erdia irailaren 17an

Joan zen ostiralean aurkeztu zuten Divesport enpresa antolatzaileak eta lasterketaren babesle diren erakunde eta entitateek irailaren 17an, igandez, eginen diren Plazaolako Bide berdeko maratoia eta maratoi erdia. Aurten, bigarren aldiz eginen da Lekunberrin abiatuko den eta Andoainen amaituko den 42 kilometroko lasterraldia. XI. Maratoi Erdia aldiz, Leitzatik abiatuko da Andoainen bukatzeko, 26 kilometroko korrikaldiaren ondotik.

Herri galdeketak Nafarroan

  Gizartea  Mendialdea

7.781 herritarren bozarekin erabakiaren bideari ekin dio Nafarroak

  Gizartea  Mendialdea

7.781 herritarren bozarekin erabakiaren bideari ekin dio Nafarroak

Bortzirietan 1.914 herritarrek bozkatu dute eta Leitzaldea-Urumealdean 1.579k

Urtebeteko prozesuaren ondoren, Nafarroako hainbat herri eta eskualdetan, tartean, Bortzirietan eta Leitzaldea-Urumealdean hitza hartu dute etorkizun politikoaren inguruan. Denera 7.781 herritarrek boza eman dute (deituak zeudenen %28,73), tartean 1.914 lagunek Bortzirietan eta 1.579 Leitza, Goizueta, Areso eta Aranon.

Asier Valverde beratarra hamargarren izan da Donostia-Bartzelona Non Stop mendi bizikleta proban

  Kirola  Mendialdea

Asier Valverde beratarra hamargarren izan da Donostia-Bartzelona Non Stop mendi bizikleta proban

Errekako bikoteak ezin izan zuen proba burutu, sailkapenean bigarren zenean, zenbait arazo teknikorengatik

Asteburu honetan, ekainaren 9tik 11ra burutu da Donostia-Bartzelona Powerade Non Stop mendi bizikleta proba. Hiru egunez, 709 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten txirrindulariak, banaka edo bi, hiru edo lau laguneko taldetan banatuak. Iaz bezala, bakarka aritu zen Oiartzunen bizi den Asier Valverde beratarra eta hamargarren izan zen sailkapen orokorrean. Errekako bikotea, (Igor Agesta eta Eneko Herrera) ongi hasi zen, baina arazo teknikoak medio, ez zuen proba burutzerik izan.

Alkurruntzeko bunkerra ezagutuko dute Solaslagunek ikasturteko hondar saioan

  Kultura  Mendialdea

Alkurruntzeko bunkerra ezagutuko dute Solaslagunek ikasturteko hondar saioan

Ekainaren 18an Otsondo-Alkurruntz-Otsondo itzulia eginen dute eta ondotik bazkari autogestionatua Otsondon

Solaslaguna ekimenak ikasturteko hondar saioa antolatu du ekainaren 18an. Igandean Otsondo-Alkurruntz-Otsondo ibilaldia eginen dute eta gero bazkari autogestionatua Otsondoko merenderoan.

Irune Izkuek eta Joxean Etxeberriak irabazi dute Urrezko Aizkolarien txapelketa

  Kirola  Mendialdea

Irune Izkuek eta Joxean Etxeberriak irabazi dute Urrezko Aizkolarien txapelketa

Emakumeen eta 23 urtez beheitikoen txapelak eskualdera etorri dira eta kategoria nagusian laugarren izan zen Jon Rekondo leitzarra

Ekainaren 4an jokatu zen Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan banakako Urrezko Aizkora txapelketaren finala. Maila nagusian, Aitzol Atutxa bizkaitarra nagusitu zen, Iker Vicente, Ugaitz Mugertza eta Jon Rekondo leitzarraren aitzinetik. Emakumezkoetan, Elgorriagako Irune Izkuek irabazi du lehen edizioa eta 23 urtez beheitiko kategorian, Zigako Joxean Etxeberriak.

Mendialdean ere egin dute ekainaren 18ko galdeketa babesteko bideoa

  Gizartea  Mendialdea

La jodedera musika taldeak egindako "Hemen gaude" abestiaren erritmora dantzan ageri dira Mendialdeko herritarrak. Ekainaren 18ko herri-galdeketetan parte hartzera animatuz!

79 langabetu guttiago daude eskualdean maiatz hondarrean

  Gizartea  Mendialdea

Langabezian dauden 813 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan (-%8,86)

813 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan maiatz hondarrean, apirilean baino 79 guttiagok. Nafarroa osoan %4,17 jautsi da langabezia, eta portzentaian, eskualdea da langabezia da gehien murriztu den eremua (-%8,86).

Ireki manifestazioan parte hartzeko autobusa aterako da Baztan-Bidasoaldetik

  Gizartea  Mendialdea

Ireki manifestazioan parte hartzeko autobusa aterako da Baztan-Bidasoaldetik

Ekainaren 17an, 12:30ean eginen da Gasteizen 

Langileek preso eta iheslariak etxeratze bidean jartzea bultzatuz egiten aro diren Ireki ekimenaren baitan, ekainaren 17an, 12:30ean Gasteizen eginen den Irekiko manifestaziora joateko Baztan-Bidasoaldetik autobusa izanen da.

Mailaz igotzeko lehen kanporaketa galdu du Doneztebe futbol taldeak

  Kirola  Mendialdea

Mailaz igotzeko lehen kanporaketa galdu du Doneztebe futbol taldeak

Kopako finala galdu dute Beti Gazteko futbol-8ko neskek eta finalerdia Aurrerako mutil seniorrek

Doneztebeko futbol talde nagusia mailaz igotzeko aukerarik gabe gelditu da. Donezteben 3-1 irabazi zion Falcesinori, baina itzulerakoan 3-0 galdu zuten Falcesen. Aurrera kanporatu dute kopako finalerdian. Denak ez dira berri txarrak izan futbol asteburuan. Beti Gaztek Gipuzkoako Ohorezko mailari eutsiko dio bertze urte batez. Baztanek segurtatua da Hirugarren mailara igotzeko promozioa jokatuko duela eta zuzenean igotzea ere lor dezake azken jardunaldian. Beti Gazteko futbol 8ko neskek kopako finala galdu zuten.

Hondakin zerbitzuek zozketatutako 300 euroak Berara joan dira hiruhilabete honetan

  Gizartea  Mendialdea

Hondakin zerbitzuek zozketatutako 300 euroak Berara joan dira hiruhilabete honetan

Pikabea Zubieta familiak lortu du 2017ko bigarren saria

Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek zonaldeko etxe guztietan banatutako Hondakinen egutegiak daraman zenbakiarekin, urtero bezala, hiruhilabetero zonaldeko dendetan gastatzeko 300 euroko erosketa txartela zozketatzen dute. Aurtengo bigarren saria Bortzirietara joan da eta Berako Pikabea Larralde familiak irabazi du.

Ia bi milioi euro inbertituko ditu Gobernuak eskualdean, uraren goi hornidura, hiri-hondakinak eta banda zabalerako hainbat lan egiteko

  Gizartea  Mendialdea

Ia bi milioi euro inbertituko ditu Gobernuak eskualdean, uraren goi hornidura, hiri-hondakinak eta banda zabalerako hainbat lan egiteko

2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren barnean 

34 milioi euroko inbertsioa eginen duela iragarri du Nafarroako Gobernuak, uraren goi hornidura, hiri-hondakinak eta banda zabalerako lanak egin ahal izateko. Inbertsio horiek 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planaren barne daude. Kopuru horretatik ia bi miloi euro eskualderako izanen dira. 

Bidasoaldeko Lanbide Heziketa zentroaren balizko kokapenak bertatik bertara ezagutu dituzte

  Gizartea  Mendialdea

Bidasoaldeko Lanbide Heziketa zentroaren balizko kokapenak bertatik bertara ezagutu dituzte

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak eskualdeko udal agintariekin batera ikusi dituzte  maiatzaren 23an

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak, EH Bilduren eskaria betez, Baztan-Bidasoaldeko Lanbide Heziketa Zentro Integrala kokatzeko aztertzen ari diren hiru balizko kokapenak bisitatu zituen maiatzaren 23an. Eskualdeko alkateekin batera Narbarten, Oronoz-Mugairin eta Donezteben izan ziren.

Cederna Garalur elkarteak Turismo teknikari bat kontratatu nahi du Uraren Bailarak egitasmoan lan egiteko

  Gizartea  Mendialdea

Cederna Garalur elkarteak Turismo teknikari bat kontratatu nahi du Uraren Bailarak egitasmoan lan egiteko

Hautagaiek curriculumak aurkezteko azken eguna ekainaren 2a izanen dute

Cederna Garalur elkarteak Turismo teknikari bat kontratatu nahi du URAREN BAILARAK egitasmoan lan egiteko, Baztan-Bidasoa Turismo Garapena izeneko egitasmoaren baitan. Lanpostu honetarako hautagai izateko curriculumak auzkezteko azken eguna ekainaren 2an izanen da.

Zurukuaineko Aroa upategirat joan dira eskualdeko Solaslagunak

  Gizartea  Mendialdea

Zurukuaineko Aroa upategirat joan dira eskualdeko Solaslagunak

Hondarribiko Mintzalagunekin eta Iruñerriko mintzakideekin batera

Udaberriko ateraldiekin segitzen dute eskualdeko Solaslagunek. Maiatzaren 13a Zurukuaineko Aroa upategirat joan ziren, bisita gidatua egin baitzuten Hondarribiako mintzalagunekin eta Iruñerriko mintzakideekin batera. 

Materia organikoa zuzen bereizteko kanpaina hasi dute Gobernuak, Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak

  Gizartea  Mendialdea

Materia organikoa zuzen bereizteko kanpaina hasi dute Gobernuak, Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak

¿Marrones? Sí, gracias / Organikoak? Bai, mila esker izenarekin materia hori edukiontzi marroian edo konpostajea egiteko makinan botatzearen garrantzia azpimarratuko du

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Hondakinen Partzuergoak eta Iruñerriko Mankomunitateak etxeko hondakinak ongi bereizteko jardunbide egokiak sustatzeko, eta materia organikoa edukiontzi marroian edo konpostajea egiteko makinan botatzearen garrantzia nabarmentzeko informazio-kanpaina bat aurkeztu dute.

«Pisuzko erabakiak herriak hartu behar ditu»

  Gizartea  Mendialdea

«Pisuzko erabakiak herriak hartu behar ditu»

Bide luzea egin du Gure Esku Dagok 2014ko giza-kateaz geroztik. Eta orain, herri-galdeketen txanda da. Ekainaren 18an eskualdeko bederatzi herritan eginen dituzte galdeketak: Arano, Arantza, Areso, Bera, Etxa­­lar, Goizueta, Igan­tzi, Leitza eta Lesaka. Pa­txi Castillo Graziarena Bortzirietako Eman Bor­tzekoa Elkarteko kidea da eta Alaitz Eskudero Bergara Mendialdeko Gure Esku Dago Elkartekoa eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.

Nabarmenak

Zorion agurrak