Bizikletatik erorita, emakume bat hil da Aritzakunen

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 5a, 15:00

Foruzaingoaren patruila istripua izan den inguruan. Argazkia: Foruzaingoa.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, ezbeharra gaur gertatu da, 11:45 aldera, Lixuatokian, Aritzakungo bidean. Oronozko parkeko suhiltzaileak, anbulantzia bat eta foruzainak joan dira istripua artatzera. Foruzaingoa arduratuko da ezbeharraren nondik norakoak ikertzeaz.

Hil den emakumea 66 urteko Angeluko (Lapurdi) herritarra da eta, lehen hipotesien arabera, erorikoaren ondorioz hil da, baina Nafarroako Auzitegiko Medikuntzako eta Auzitegi Zientzietako Institutuan eginen dioten autopsiak argituko du erori baino lehen konortea galdu ote zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun