Heldu den astean egin beharko da Arkupeak elkarteak Aralarrera antolatutako irteeran izen ematea

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 10:00

Arkupeak elkarteko bazkideak 2023an Aralarrera egindako irteeran.

Uztailaren 24an Atautxi eta Amatxien Eguna ospatuko du Arkupeak elkarteak. Egun horretarako Aralarko santutegira irteera eta bazkaria antolatu dituzte.

Irteerarako izen ematea heldu den astean egin beharko da: astelehenean, asteartean eta asteazkenean. Horretarako nork bere herriko delegatuarekin egon beharko du.

Irteerari dagokionez, goizean autobusa hartu eta Aralarrera joanen dira. Bertan, 12:00etan meza adituko dute eta handik Iruñeko Arrotxapea auzoko Uslaer jatetxera joanen dira bazkaltzera.

Honako menua izanen dute bazkaltzeko: sardina keztatua tomate marmelada eta pistatxo maionesarekin; ahate konfit eta magret entsalada fruitu lehor, ezti eta modena ozpin olioarekin-, otarrainxka brotxeta baratxuri beltzaren alioliarekin; nddoz betetako piperrak perretxiko saltsan; bakailao kokotxak pil-pil erara; mojito sorbetea ronarekin; bildots errea eta hostopil tarta banilla eta txokolatezko izozkiarekin. Edateko ardoa, sagardoa eta ura izanen dituzte, eta baita kafea, likorea eta kopa ere.

Irteerak 60 euroko prezioa du eta uztailean ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun