Belaunaldi erreleboari buruzko jardunaldia eginen dute ortzegunean Doneztebeko Juansenean

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 28a

Jubilaziotik hurbil edo jarduera uzteko asmoa duten nekazaritza-sektoreko pertsonei eta erreleboan eman dezaketenei zuzenduriko jardunaldiak eginen dituzte ortzegunean Doneztebeko Juansenean. 

Hitzordua 11:00etan paratu dute Juansenean 11:0etan eta hasteko kafea emanen diete parte hartzaileei. Ondotik, 11:15ean Ana Belen García eta Oskia Gorostiaga Intiako teknikariek solasaldia emanen dute  nekazaritza ustiategi batean erreleboa prestatzeko dagoen bitartekaritza zerbitzuari buruz. 

Horren ondotik, 12:15ean, Intia agentziako Jesus Mari Lasartek familiatik kanpoko errelebo kasuei buruzko solasaldia izanen du.

Jardunaldia Nafarroako Gobernuak antolatu du Intiaren laguntzarekin, eta parte hartzeko  948 01 30 58 zenbakira deitu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun