Gure Txokoa eta Beti Gazteko Zuzendaritza Batzordeek bilerara joatera animatu nahi dituzte emakume futbolariak eta «batu gaitezen emakume futbol taldeak mantentzeko».
Gogoratu behar da 1990eko hamarkadan aritu zela emakumezkoen Bortziriak futbol taldea. Ondotik, XX. mende bukaeran Gure Txokoak izan zuen emakume helduen futbol taldea eta azken urteetan Beti Gazteko emakumeek Gipuzkoako Ohorezko mailan jokatu dute. Aurten, bortz herrietako jokalariekin batera, Oiartzun aldekoak ere behar izan dituzte taldea osatu ahal izateko. Azken aurrekoak izan dira ligan eta, berez, Gipuzkoako Gorengoen mailara jautsi dira.