Oporrak Bakean programa laguntzeko material eta diru bilketan parte hartzeko deia egin du Saharaztanek

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 5a, 16:30

ANAS elkarteak eginen du bilketa ekainaren 9an eta 10ean Iruñeko Biurdana karrikako 77. lokalean

Saharako 26 haur gelditu dira aurten harrera familiarik gabe Nafarroan, batzuk lehenbiziko aldiz etorriko direnak, bertze batzuk ezintasun edo mediku arrazoiengatik zerbitzu medikuak behar dituztenak eta bertze batzuk errepikatzen ari direnak baina familiak hartu ezin dituztenak. Hori dela eta, neska-mutiko horiek Orkoiengo eskolan pasako dute uda.

Haur horiei laguntzeko, elkarteak laguntza eskaera egin du. Alde batetik diru bilketa eginen dute bidaiaren eta mantentze gastuak ordaintzeko; ES93 3008 0001 1107 0036 5729 kontu zenbakian lagundu daiteke.

Bertzetik, haurrek uda atsegina izateko materialak bilduko dituzte:

  • Iraupen luzeko jatekoak (zerrikirik ez).
  • Garbitasunerako produktuak.
  • Igerilekurako materialak.
  • 6-14 urte bitarteko haur arropak.
  • Oheko manta eta maindireak, burukoak, toallak…
  • Garbigailua eta lehorgailua.
  • Armairuak.
  • Zartain, eltze, plantxak,… sukaldeko tresneria.
  • Jostailuak: bizikletak, baloiak, sokak, puzzleak…

Material bilketa Iruñeko Biurdana karrikako 77. lokalean eginen dute, heldu den astelehen eta asteartean, ekainaren 9an eta 10ean, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara. Informazio gehiagorako eskuragarri dute 626 50 24 95 zenbakia eta asociacionanasnavarra@gmail.com helbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun