Ekainak 6, ortziralea
17:30ean Jabi Magoaren ikuskizuna izanen da haurrendako. 19:00etan suziriak bestak hasteko eta ondotik txopo goratzea herriko trikitilariekin. 20:00etan mutil dantzak izanen dira eta 21:30ean baztan zopak. Ondotik dantzaldia izanen da Bizphiru Pelau eta Boletus Rumberus DJarekin.
Ekainak 7, larunbata
11:00etan puzgarriak izanen dituzte, 12:30ean bailableak eta 14:00etan gazte bazkaria. 17:30ean puzgarriak eta txokolate hartzea izanen da haurrendako, eta ordu berean bertso poteoa Josu Sanjurjo eta Urko Gartziarekin. 19:00etan paella eta postre lehiaketa hasiko dute, eta 19:30ean lehenbiziko dantzaldia Beñatekin. 21:00etan afaria eta sari banaketa eginen dute eta ondotik bigarren dantzaldia Beñatekin.
Ekainak 8, igandea
10:00etan gaiteroak eta erraldoiak herrian barna ibiliko dira, eta 11:00etan meza nagusia izanen da. 12:00etan luntxa eginen dute eta pilota partidak izanen dira. 17:45ean haurren herri kirol saioa izanen da eskualdeko taldeekin. 19:00etan Bidenabar taldeak kontzertua emanen du eta 21:00etan xingar jatea eginen dute euskal kantu zaharrekin.
Ekainak 9, astelehena
11:00etan LIII. Bizikleta Itzulia eginen dute eta 12:00etan mus txapelketa. 14:00etan zikiro jatea izanen da, Beñatek alaiturik. 21:00etan xingar jatea izanen dute eta 00:00etan Gaixoa ni.