Enara eta Markel dira 2024an sortutako haurren artean maizen agertzen diren izenak gure inguruan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 31a, 11:00

2023an sortutako haurren artean, aldiz, Enara eta Aratz izan ziren gehien erabilitakoak

Nafarroako ipar-mendebaldean Enara eta Markel dira izen ohikoenak eta Pirinioaldean, berriz, Irati eta Amets. Iruñean Lucia eta Mateo dira gehien errepikatu direnak, eta Estellerrian, Iraia eta Izan. Nafarroa Erdialdeko Ekialdean gehien agertzen diren izenak Vega eta Javier dira, Erriberagoienan Sofia eta Mateo eta Tuteran, azkenik, Lucia eta Mohamed.  Datu iturria: Nafarroako Estatistika Erakundea (Nastat)

Pixkanaka bada ere, gero eta gehiago dira amaren deitura lehen tokian duten haurrak.

Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean, eta horrek aukera eman zuen sortuberri bati lehen tokian amaren deitura jartzeko, berdintasun egoeran aitaren deituraren transmisioari dagokionez. Aukera hori handitzen ari da, pixkanaka, eta 2010ean, % 2,1 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak, eta gaur egun, aldiz, % 6 dira. Gurasoaren jatorriari erreparatuz gero, jatorri espainiarreko pertsonek osatutako bikoteak joera horren buru dira 2018tik, eta % 7,6ra iritsi dira 2024an, jatorri mistoko bikoteak % 4,5, eta jatorri atzerritarra dutenak % 3,2.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun