Leitzako Amazabal Institutuko ikasleek saria eskuratu dute Elhuyar Zientzia Azokan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 4a, 14:30

Amazabal Institutuko ikasleek Jon Abril Elhuyarreko Koordinatzaile nagusiaren eskutik jaso zuten saria.

Onddoen eragin antibiotikoa proiektuarekin batxilergoko hirugarren saria eskuratu dute Adur Cobosek, Aingeru Salaberriak eta Irati Bildarrazek.

Gazteei zientzia bizipenak eskaini eta kultura zientifikoa bultzatu eta zabaltzeko, Elhuyar Zientzia Azoka egin zuten Bilbon pasa den astean. 160 proiektu egon ziren ikusgai eta 60 ikastetxetako 640 gaztek parte hartu zuten. Bertan izan ziren Leitzako Amazabal Institutuko ikasleak eta iaz bezalaxe, ez ziren esku hutsik bueltatu. Batxilergoko hirugarren saria eskuratu zuten Adur Cobosek, Aingeru Salaberriak eta Irati Bildarrazek. Onddoen eragin antibiotikoa proiektua aurkeztu zuten eta Exporecerca Jove azokan parte hartzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!