Gehiengo sindikala osatzen duten STEILAS, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek otsailetik apirilera arte Hezkuntza Publikoaren alde kanpaina egin zuten. Zazpi astez, Nafarroa osoko ikastetxe guzietako ehunka ikaslerekin batzarrak egin zituzten, eta haien aldarrikapenak bildu zituzten. Horietan oinarrituz, Nafarroako Hezkuntza Publikoak behar duen Ituna sortu dute. Aste honetan aurkeztu dute Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan eta horrez gain, ondoko egunetan ikastetxe guzietara hurbilduko dira aurkeztera.
«Erantzunik hartzen ez badugu, mobilizazio bideari berriz ekinen diogu hurrengo ikasturtean ere»
Bide batez, Hezkuntza Departamentuari «irakasleen beharrak aintzat hartuko dituen negoziazioari heltzeko» exijitu diote sindikatuek. «Egoera larria da eta erantzunak premiazkoak dira. Hezkuntza Departamentuak inbertsioa handitu behar du irakaskuntza publikoak dituen erronkei aurre egiteko». Gaineratu dutenez, «negoziazio eza eta jarrera itxia mantentzen badituzte, erantzunik hartzen ez badugu alegia, mobilizazio bideari berriz ekinen diogu hurrengo ikasturtean ere».
Xehetasun gehiago sindikatuek bidali duten dokumentu honetan.