Euskara ikasi edo maila hobetu nahi duenak orain du aukera, irailaren 30era arte zabalik baitago euskaltegien matrikulazio kanpaina. Nahi duenak Baztango AEKren Suinki euskaltegian, edo IKAren Bortzirietako, Malerrekako eta Leitzako euskaltegietan aurkituko ditu bidelagunak. Tartean izanen dira Estebe Apezetxe Murua (Baztango euskaltegia), Beñardo Goietxe Laurnagarai (Bortziriak), Iraia Ceballos Mitxelena (Leitzaldea) eta Marga Macho Aguillo (Malerreka).
Maila guztietan eta ordutegi zabalarekin urrian hasiko dute ikasturtea. Euskara ikasten hutsetik hasi (A1 maila) eta C1 mailara arteko saioak emanen dituzte, aurrez aurre eta online. Hasi nahi duenak baditu bertzelako erraztasunak ere, Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko laguntzak ematen baitituzte.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!