2023 urt 26 Mendialdea
Carolina Darias Espainiko Osasun ministroak gaur aurreratu duenez, otsailaren 7an onartuko du Espainiako Ministroen Kontseiluak maskaren derrigortasunaren amaiera garraio publikoan. Hala ere, maskararen erabilpenak derrigorrezkoa izaten segituko du osasun zentroetan, baita farmazia eta mota guztietako kliniketan ere. Ipar Euskal Herrian iazko maiatzetik ez da derrigorrezkoa maskara garraio publikoan.